XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxean da lagun artean bai, bañan plazetan jende aurrean ez.

Eztarria ere etzuan onegia.

Ala ere aotik aorako banaka batzuk gorde izan dira.

San Isidro-igandean bertsolariak izaten ziran Loiala`n.

Jesuitak Iturzaeta`ri ematen zioten bertsolariak ekartzeko kargua.

Geien-geienetan Txirrita ta Gazteluri dei egiten zien.

Ala, Txirritarekin ere bertsotan jarduna zan Iturzaeta.

Ta arek onela esaten, zion oni: - Prantxisko, zuk gurekin etorri bear dezu bertsotara!.

Bañan etzuan nai izaten.

Uztapidek, berriz, onela esan digu: - Lengusu txikiak giñan: aren amaren ama, ta nere amaren ama, aizpak.

Arekin kantatua nago.

Oso bertsolari`polita zan aotik aora.

Ta oso gizon atsegiña gañera.

Ta bertsoak jarri ta paperetan zabaltzen, lan asko egin zuan.

Eskuratu ditugunekin, liburu au osatu degu.

Ta galdutakorik ere izango dala, dudarik ezta.

Kontuak buruz egiten, izugarri azkarra omen zan, bañan lumazale jende orrekin kontuz ibilli bear zala esaten zuan.

Berak, ordea, etzekian eskribitzen firma egiten besterik.